Seinuen hizkuntza

   Gaur egun gero eta gehiago hartzen dira kontutan izaera eta baldintza guztiak dituzten haurrak. Horregaitik, hizkuntzaz ari garen blog honetan ezin nintzen Seinuen Hizkuntzaz ahaztu. Ikasle hauek euren berdinak direnekin batera irakasten saiatzen ari gara, eta haiek ere ikasteko eta ondo pasatzeko beharra daukate. Eredu inklusiboaren oinarria da, berdinak direnak ahal den neurrian eta normaltasunez elkarrekin egon behar dute. Bai autoestima hobetzeko, bai motibatu ahal izateko eta baita ahalik eta berdinen sentitu ahal izateko.

   Hau guztiari erantzuteko orrialde hau daukazu, denborarekin ahalik eta baliabide gehien eskaintzeko helburu duena. Egia da baliabiak eskaxagoak direla kasu honetan, hala ere, batzen saiatuko naiz.

ANIMALIAK, ELIKAGAIAK, IBILGAILUAK, ASTEKO EGUNAK ETA  KOLOREAK







"A MI BURRO" ABESTIA








"EL GRITO DE LA GAVIOTA". Emmanuelle Laborit.

    Irakurri dudan liburu hau oso interesgarria da. Gomendagarria da benetako hezkuntza pertsonalizatua eta eredu inklusiboa ulertzeko.

   Kontakizun honetan 22 urteko neskagormutu batek bere bizitza kontatzen du,  testigantza da. Hain gazte izanda eta pertsona moduan dituen ezaugarriak bakardade absolutua, zalantza eta etsipena bizi izan du, baina baita zoriona, ilkartasuna eta aintza ere.
    Bere bizitzaren lehenengo urteetan inkomunikatua egon zen ez baitzuen kanpoko munduarekin harremanarik. 7 urterekin seinu-hizkuntza ikasi zuen eta haren kaiolaren atea ireki zen. Gaztaroa eta nerabetzaroa oso zaila izan zen hizkuntza desberdina izateagatik askotan baztertua zelako euren identitate propioa ezeztatuz. 
      Gormutuen ezaugarri propioak identitate tasun moduan ulertu behar direla aldarrikatzen du eta egoera hori gizartearen parte dela onartu behar dela adierazten du.



Imagen
Liburuaren portada

     Liburu oso ausarta da eta ziurrenik hitz egiten eta entzuten dugunok horrelakoak irakurri behar ditugu ikuspuntu horretatik haien egoera baloratu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario