2012/04/26

   Milaka hizkuntza ditugu munduan baino gutxi batzuk ezagutzen ditugu. Blog honetan gure ingurukoak diren gutxi batzuk lantzen dira, bizi garen gizartean baliagarriak direnak. 
   Hizkuntza gehienen jatorria zehaztuta dago baina badira batzuk ezezagunak direnak, horietakoen artean euskara, gurea dena, bat da. (Ikus lehengo mapan nola euskara "ez-sailkatuen" artean agertzen den). Blogako beste hizkuntzak gorri kolorean sartzen dira familia indoeuropearraren barnean. Keinu-hizkuntza ez da hizkuntza linguistikoa, beraz, ez da bertan agertzen.

HIZKUNTZA-FAMILIAK

-Sailkapen genetikoa:
   Munduko  hizkuntza-familiak: blog honetan lantzen diren hiru hizkuntza Indoeuroperrak dira, euskara, berriz, ez dago sailkatuta.

      Prohel-en mapa.

-Familiak:
   Ondorengo mapan munduko hizkuntzak familiaka sailkatzen dira.

       Proyecto Salón Hogar-en mapa.
   Aurreko bi mapetan munduko egoera ikusi dugu, baina nolakoa da    Europako hizkuntzen egoera? Zer gertatzen ari da bizi garen kontinentean? Interesgarria da nola herrialde txikietan hizkuntz txikituak borrokan jarraitzen duten. Espainiar Estatuko adibidea ezagutzen dugu, baina fija zaitezte, adibidez, Kaukaso aldeko egoerarekin edota Errusiarekin. 

   Interesgarria da mapa aztertzea egoeraz ohartzeko eta hizkuntzak erabiltzearen garrantziaz jabetzeko.

EUROPAKO HIZKUNTZEN EGOERA

       Eurominotity-ko mapa.
   Haurren hizkuntzen jabetzari buruz teoria desberdinak daude. Horierako bat ondorengoa da (Wikipediatik aterata), haurra hizkuntza guztiak ikasteko kapazitatearekin jaiotzen da eta hizkuntza batzuekin geratzen da gainontzekoen ezaugarriak desikasiz.

HIZKUNTZA-GRAMATIKA UNIBERTSALA


   Zenbat eta gazteago hasi hizkuntzak ikasten, hobeto?
   Gramatika unibertsalak: Eskola transformazionalaren eta generatiboaren teoria linguistikoa da. Hizkuntza natural guztiek oinarri komun zehatzak dituzte. Oinarri hauek jaiotzetikoak dira, gure gizatasunaren parte dira eta Jesperesen-en gramatika nozionala baino gehiago lantzen da. Haurrei bere ama hizkuntza ikasten laguntzen duen arau multzo bat dagoela esan nahi du. Gramatika unibertsala ikasten dutenek hizkuntza ezberdinen orokortasun komunak bereizten dituzte, ondorengo formularekin: “X zuzena bada, orduan Y gertatuko da”. Ikasketa hau hainbat diziplina linguistikoetara garatu da, adibidez, fonologian eta psikolinguistikan. Ikuspegi honen gramatikari ezagunenak: Noam Chomsky,Edward Sapir eta Richard Montague.

                                      
   Ondorengo testuan, Edurne Toscanok, hizkuntzek duten garantziaz jarduten du. Bere hausnarketa mntz honekin, norberak bere gogoetak egin ditzake eta iritzi pertsonala garatu.


HIZKUNTZEN GARRANTZIA


 Hizkuntza gizakien arteko komunikazioa errazten duen metodorik onena dela esan dezakegu. Hau garatu izan ez bagenu mundua, onerako edo txarrerako, ez litzateke den bezala izango, eta hori da gainontzeko animalietatik bereizten gaituen pisuzko aldea. Honekin hizkuntzaren garrantzia azpimarratzea dut helburu, egia esan, hizkuntza gauza askotarako erabili daitekela ukaezina delako, baina haien artean gure ingurukoekin komunikatzeko eta harremanak mantzentzeko zutabea dela iruditzen zait. Askotan entzun izan dut "una imagen vale más que mil palabras" erderaz deritzon leloa, baina nire ustez hori gezur galanta da. Hitzak mundua aldatzeko eta gauzak momentu batean konpondu zein izorratzeko balio dute. Hitzak maitasuna zein gorrotoa adierazteko balio dizkigute. Hitzak min ematen dute eta beste batzutan aldiz aireak berak eramaten ditu, baina hala ere bakoitzaren atzean zentsu bat dago, zerbait esateko badute eta guzti guztiak, noizbait, baliogarriak izan dira egoerak aldatu eta transformatzeko. Honekin guztiarekin ukaezina da hizkuntza bakoitzak garrantzia baduela esatea, eta gaur egun etorkizunera begira, ingelera ipiniko nuke hizkuntzen hierarkiaren gailurrean. Esan bezala hizkuntza hau pisu handia hartzen ari dela uste dut, izan ere potentzia nagusia den AEB-k erabiltzen duen hizkuntza da. Honen hedapenaren muina merkatu askeen ondorio bat izan daitekela iruditzen zait, eta egia esan, honek hizkuntzaren benetako garrantziaren ideaia deformatzen duen faktore bat dela iruditzen zait. Hala ere hizkuntza dena izaten jarraituko du, eta nahiz eta haren hedapena globalizazioaren ondorio izan, horren aurka ezer gutxi egiterik dagoela uste dut. Amaitzeko aipatzekoa da hizkuntza mantentzeko eta ikasteko modurik eraginkorrena hitz egitea dela, eta horretarako bakoitzaren betebeharra da gogoa eta interesa piztea.

2012/04/25

   Euskal Autonomi Erkidegoan martxan jarri zen "Trilinguismoa deritzon programa berriztatzaile bat. Programa lau ikastetxetan hasi zen eta gaur egun gehiagotara zabaldu da. Programa berriztatzaile honen emaitzak ikusteko hainbat urte pasatzen utzi behar dira ikasleen eboluzioa eta haien emaitzak ikusi ahal izateko.  Egindako frogetaz, prozesuaz eta emaitzetaz jarduten dira hainbat profesional ondorengo bideoan.


Hezkuntza Marko Hirueledunaren I. Jardunaldia 


TRILINGUISMOA, BAI ALA EZ?



Edurne Gumuzio Añibarro "Pedagogi Berrikuntzarako" zuzendaria da. Ondorengo testuan, 1996an bere ikerketa-lan batean argitaratutakoa, hizkuntzaren garrantziaz eta honek buru-garapenean duen eraginaz mintzatzen da. Erlazio zuzena dago bi aldagaien artean.

HIZKUNTZA ETA BURU-GARAPENA

   Hizkuntza eta buru-garapenaren arteko loturaz  betidanik eztabaidatu da.
       Sistema linguistikoa, inguruarekin erlazionaturik eskuratzeak prozesu mental eta sozialaren garapena errazten du. Hitza prozesu honen oinarria da, errealitatearekin kontaktuan jartzen baitu arreta erak, oroimena, pentsaera, irudimena, orokortzea, abstrakzioa,... sortuz; hizkuntza garrantzizkoa da pentsaeraren garapenean.
   
Hizkuntza, oroimen eta arretaren artean harreman argia dago, izendatutakoaren ikus  eta entzun- bereizketa hobetu, kontzeptuak sailkatzen lagundu, kanpoko mundua barneratu, analisi eta sintesi gaitasuna trebatu eta erabiltzea ahalbidetzen du eta. Rosengardek hizkuntzak oroimen eta perzepzioan eragina duela baieztatzen du: “Hitzak orokortzen, gauzen ezaugarri adierazgarrienak lotzen eta ezberdintzen laguntzen  du; hizkuntza oroitzapen eta informazio pilaketa ahalbidetzen duena da”.
   
   Giza-jarrera aho hizkuntzan oinarritzen da. Barneko hizkuntza eta kanpotik heltzen denak giza-portaeraren antolaketan, norberaren sentsazio eta sentimenduen ezagupenean, zenbait erantzunen aldaketan laguntzen dute.

   Laburbilduz, aho hizkuntzak giza-garapen osoan eragina du eta buru-prozesua zein soziala posible dira horri esker.