2012/04/25

Edurne Gumuzio Añibarro "Pedagogi Berrikuntzarako" zuzendaria da. Ondorengo testuan, 1996an bere ikerketa-lan batean argitaratutakoa, hizkuntzaren garrantziaz eta honek buru-garapenean duen eraginaz mintzatzen da. Erlazio zuzena dago bi aldagaien artean.

HIZKUNTZA ETA BURU-GARAPENA

   Hizkuntza eta buru-garapenaren arteko loturaz  betidanik eztabaidatu da.
       Sistema linguistikoa, inguruarekin erlazionaturik eskuratzeak prozesu mental eta sozialaren garapena errazten du. Hitza prozesu honen oinarria da, errealitatearekin kontaktuan jartzen baitu arreta erak, oroimena, pentsaera, irudimena, orokortzea, abstrakzioa,... sortuz; hizkuntza garrantzizkoa da pentsaeraren garapenean.
   
Hizkuntza, oroimen eta arretaren artean harreman argia dago, izendatutakoaren ikus  eta entzun- bereizketa hobetu, kontzeptuak sailkatzen lagundu, kanpoko mundua barneratu, analisi eta sintesi gaitasuna trebatu eta erabiltzea ahalbidetzen du eta. Rosengardek hizkuntzak oroimen eta perzepzioan eragina duela baieztatzen du: “Hitzak orokortzen, gauzen ezaugarri adierazgarrienak lotzen eta ezberdintzen laguntzen  du; hizkuntza oroitzapen eta informazio pilaketa ahalbidetzen duena da”.
   
   Giza-jarrera aho hizkuntzan oinarritzen da. Barneko hizkuntza eta kanpotik heltzen denak giza-portaeraren antolaketan, norberaren sentsazio eta sentimenduen ezagupenean, zenbait erantzunen aldaketan laguntzen dute.

   Laburbilduz, aho hizkuntzak giza-garapen osoan eragina du eta buru-prozesua zein soziala posible dira horri esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario